3. EROSKETA KARRUSELA LAUDION

3. EROSKETA KARRUSELA LAUDION

Azaroaren 8ko goizean zehar, Pedro Fernández Gilek, Laudioko hirugarren eta azken Erosketa Karrusela irabazi duenak, 2.000€-ko erosketa txartelaren saria trukatu du kanpainako saltoki parte-hartzaileetan.

Bere erosketa ibilbidea Baimen, Optica Luyando, Trece13, Goxoh, Charcutería Santamaría, Joyería Lambarri, Migola, Mercería Lencería Elo, Tximeleta Boutique, Ez & Bai eta Pastelería Quintanatik izan da.

APILL-ek promozio honetan Laudioko auzokoen parte-hartzea eskertu nahi du, kanpaina osoan guztira 13.974 txartelekin.

Hemen ikus ditzakezue Pedrok dendetatik egin duen ibilbideko argazkiak.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak babestutako kanpaina.