LAUDIO MODA 2018

LAUDIO MODA 2018

Laudio galaz janzten da!

APILL Laudio Mertaritza eta Aisialdiak Laudio Modako seigarren edizioa ospatuko du aurten.

Hitzordua datorren urriaren 20an izango da Aldai Plazako karpan arratsaldeko 19:30etan.

Moda desfile honetara hurbiltzen diren pertsonek udazken eta neguko denboraldiaren nobedadeak ikusteko eta arratsalde ezberdin batez gozatzeko aukera izango dute.

Aldai Plazako karparen edukiera mugatua denez, gonbidapena beharrezkoa izango da.

Laudio Modara joateko gonbidapena lortu nahi baduzu, adi egon gure facebook orrialdean 20 gonbidapen bikoitz oparituko ditugu eta.

Horrez gain, gonbidapena lortu ezin izan dutenentzat, pantaila erraldoia kanpoaldean kokatuta egongo da!

Ez ezazu galdu udazken eta neguko denboraldiaren nobedadeak ikusteko aukera zoragarri hau!

Hauexek dira establezimendu parte-hartzaileak: 1971, Aurori lencería-moda infantil, Can Can, Charol, Kendas, Kukuma, Modimel, Monai, Nina Life Styling, Olympus kiroldenda, Trenpea, Tximeleta Boutique eta Unan Jantzi Denda Levi’s.

Laudioko Udalak babestutako ekintza.