LAUDIOKO PAGOTXEN MERKATUA KALEAN

LAUDIOKO PAGOTXEN MERKATUA KALEAN

Datorren ostiralean eta larunbatean, otsailaren 23an eta 24ean, egun osoan zehar, Laudioko kaleetan Neguko Pagotxen Merkatua deritzon edizio berria ospatuko da.

APILL Laudio Merkataritza eta Aisiak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Pagotxen Merkatua Kalean antolatu du, non modan, oinetakoetan, lentzerian, bitxigintzan, lurrindegian, osagarrietan eta kirolean, familia osorako produktuak aurki ahal izango dituzu.

Eguraldiak aukera ematen badu, produktuak kalean salgai egongo dira, denden aurrean. Ordutegiak eta parte-hartzaileak zeintzuk diren ikusteko klik-atu hemen.

Aprobetxatu aukera!