LAUDIO TXARTELA: “GUREA”

LAUDIO TXARTELA-k abantaila hauek ditu:

  • DOAKO txartela da: ez dakar gastu gehigarririk.
  • 3 hilabetetan ordaintzeko aukera ematen dizu, interesik gabe.
  • Ez duzu bankuz aldatu beharrik: zure erosketak adierazten diguzun banku-kontutik pasatuko dizkizute.
  • VISA bat da: Mundu osoko saltokietan erabil dezakezu. Doako aseguruak izango dituzu.
  • Abantaila gehigarri ugari ditu atxikitako establezimenduetan: DESKONTUAK, ESKAINTZAK, ZOZKETAK…
  • % 3ko deskontua erregaietan (Avia Foronda, Avia Zurbano, Esasa Gasteizen eta Ibarrola Amurrion).
  • Zure etxean jasoko duzu zure AMTko mugimenduen eta abian diren sustapenen informazio zehatza.

ATXIKIRIK DAUDEN ESTABLEZIMENDUETAN ERABILI ETA ABANTAILA UGARI IZANGO DUZU

Laudion 2700 Arabako Merkataritza Txartelak dauzkagu eta 46 establezimenduetan beren abantailak aprobetxatu ahal dira.

Nola lor dezaket?

  1. Inprimatu zure eskaera edo hartu APILLen edo Nafarroako Rural Kutxan (Zumalakarregi, 38)
  2. Bete zure datu pertsonalak eta eraman Nafarroako Rural Kutxara.

LAUDIO TXARTELA – AMT-REN FIDELIZAZIO PROIEKTUA

ARABAKO MERKATARITZA TXARTELA (AMT), Merkataritza eta Zerbitzuetako Arabako Federazioaren ekimen bat da, tokian tokiko merkatarien elkarteen laguntzarekin antolatua: APILL, APYMCA eta AEME. Helburua bezeroa fidelizatzea da, tokian tokiko komertzioan kontsumitzeko pizgarrien bidez.

 

“Tokian tokiko komertzioan erosten baduzu, zu irabazle, denok irabazle”

 

Fidelizazio proiektua: proiektuan dauden Laudioko establezimenduren batean AMTrekin ordaintzen duzun bakoitzean, %2, %5 edo %10eko deskontua metatuko duzu, establezimendu berberan hurrengo erosketan automatikoki aplikatuko zaizuna.

 

Adibidez: %10eko deskontua eskaintzen duen establezimentu batean 50 €-ko erosketa eginez gero, 5 €-ko deskontua metatuko duzu establezimendu berean hurrengo erosketa egiteko. Gainera, deskontua noiznahi jaso ahal izango duzu.

 

Hau da Laudion proiektuaren establezimenduak, ikusi zerrenda hemen.
Guztiek bereizgarri bat izango dute.