Gutaz

AURKEZPENA

APILL, Laudioko industrialari txikien elkartea, 1978. urtean sortu zen. Laudioar industria gorantz ari zenean jaio zen. Gaur egun, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreko 150 kidez osatuta dago.

 

Urte hauetan zehar, elkartea handituz, eguneratuz eta gure inguruan sortu diren aldaketeei moldatuz joan da.

 

APILLeko lanbideak:

  • Hiri merkataritza tradizionalaren garrantzia azpimarratu: profesionaltasuna, kalitatea, hurbiltasuna eta iraunkortasuna. Laudioko bizitzan aktiboki parte hartzen dugu, beste elkarteekin lankidetzarekin eta eremu batzuen ekimenekin: kirola, kultura, euskara, turismo eta aisialdia.
  • Gure hiri inguruaren dinamizazioa eta hobekuntza.
  • Udalerriko ostalaritza eta merkataritza-jardueraren sustapena.
  • low cost cialis online

  • Gure enpresen eraketa.
  • Elkarteko enpreseen gestioa hobetzeko informazioa, aholkularitza eta tresnak.
  • Administrazioekin hizketakide-lana egiten dugu.

BALIOA, XEDEA ETA IKUSPEGIA

BALIOAK

Bezeroarekiko orientazioa

Taldeko lana

Autonomia

Zintzotasuna eta gardentasuna

Konpromisoa eta erantzukizuna

XEDEA

Laguntzarik behar ez duen elkarte bat izatea, kideen interesak defendatzen dituena, kidetutako enpresen profesionalizazioa eta lehiakortasuna ahalbidetzen duten zerbitzuak eta tresnak eskainiz, bertako eta eragin-eremuaren kontsumitzailearen fidelizaziorako aukera emanez, hiri-proiektu baten barruan.

 

Xede hori lortzeko hurrengoa beharrezkoa da :

  • Merkataritza Gune irekia sortzea, merkataritza-garapenaren egitura-eredu bezala.
  • Kidetutako enpresen kudeaketa-beharretara egokitutako zerbitzuak.
  • Elkartea osatzen duten giza baliabideen etengabeko prestakuntza.
  • Kidetutako enpresentzako abantaila ekonomikoak sortzea.
  • Lurralde-lankidetzako akordioestrategikoak ezartzea.

IKUSPEGIA

Agente ekonomiko, politiko eta sozialekin batera mikroenpresen beharrak asetzen dituen hiri-eredu bat sortzea eta horretaz gain, Laudioko biztanleei ongizate soziala eta bizi kalitatea eskaintzea.