ARABAKO MERKATARITZA TXARTELA (AMT), Merkataritza eta Zerbitzuetako Arabako Federazioaren ekimen bat da, tokian tokiko merkatarien elkarteen laguntzarekin antolatua: APILL, APYMCA eta AEME. Helburua bezeroa fidelizatzea da, tokian tokiko komertzioan kontsumitzeko pizgarrien bidez.
“Tokian tokiko komertzioan erosten baduzu, zu irabazle, denok irabazle”
Fidelizazio proiektua: proiektuan dauden Laudioko establezimenduren batean AMTrekin ordaintzen duzun bakoitzean, %2, %5 edo %10eko deskontua metatuko duzu, establezimendu berberan hurrengo erosketan automatikoki aplikatuko zaizuna.
Adibidez: %10eko deskontua eskaintzen duen establezimentu batean 50 €-ko erosketa eginez gero, 5 €-ko deskontua metatuko duzu establezimendu berean hurrengo erosketa egiteko. Gainera, deskontua noiznahi jaso ahal izango duzu.
Hau da Laudion proiektuaren establezimenduak, ikusi zerrenda hemen.
Guztiek bereizgarri bat izango dute.