Laudioko Merkataritza Bulego Teknikoa

Doako zerbitzua, aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzua eskaintzen diena Laudioko, Urduñako eta Aiarako saltoki guztiei, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

JARDUERA-ILDOAK

  • Eraldaketa digitalarekiko sentsibilizazioa eta horrekin lotutako prozesuak bultzatzea.
  • Berrikuntzarekiko sentsibilizazioa eta horrekin lotutako prozesuak bultzatzea.
  • Kudeaketaren kalitatearekiko sentsibilizatzea eta horrekin lotutako prozesuak bultzatzea.
  • Lankidetza horizontaleko prozesuak bultzatzea (hiri-eremuetan).
  • Lankidetza bertikaleko prozesuak bultzatzea (banaketa-katean).
  • Ekintzailetzaren eta enpresa-transmisioaren arloko prozesuen jarraipena egin eta horiek bultzatzea.
  • Udalerrietan eta/edo eskualdeetan hirugarren sektoreko estrategiak bultzatzea (ostalaritza, zerbitzuak, kultura, ondarea edo beste sektore batzuk).
  • Kontsumitzaileentzako balio erantsia sortzeko eta xede-publikoaren fideltasuna lortzeko ekintzak garatzea.

ZERBITZUAK

  • Informazioa, zabalkundea, aholkularitza eta beherapenak, likidazioak, laguntzak eta abar tramitatzeko laguntza.
  • Indarrean dagoen araudiari buruzko informazioa eta kontsultei erantzutea.
  • Digitalizaziorako prestakuntza eta laguntza eta merkataritza sektorearen kudeaketa hobetzea.
  • Dinamizazio eta animazio komertziala bultzatzea.
  • Merkataritzarako garatutako politika instituzionalak hedatzea eta aplikatzea.
  • Lankidetza erakunde eta elkarteekin, tokiko merkataritza sustatzeko.
  • Tokiko Merkataritzaren Behatokiaren analisiak, aztergaia eta garapena.

KONTAKTUA

OTC – Laudioko Merkataritza Bulego Teknikoa

Telefonoa: 94 672 28 01

Mail: gatc@laudiocomercial.com