
08 Sep “MERKATARITZA FESTA” ZOZKETA – 1.000 €-KO EROSKETA BALEA
Laudio Berrikusik ongietorria eman nahi dio udazkenari, Laudion egindako erosketak 1.000 €-ko erosketa bale baten zozketarekin sarituz!
Parte hartzeko, irailaren 8tik urriaren 8ra bitartean Laudion erosketak egin eta Laudio Berrikusi APP-ra tiketak igo besterik ez da egin behar, urrats hauek jarraituz:
- Sartu “LB Klub” botoian, “Zozketak” atalean eta hor agertuko da “MERKATARITZA FESTA”.
- Gehitu tiketa. Bertan adierazitako datu guztiak bete behar dira, eta tiket horretan agertzen diren datu berberak izan behar dira:
- Kodea: faktura-zenbaki sinplifikatua edo tiket osokoa (zenbakizko zifrak, letrak, sinboloak…)
- Erosketa-tiketan agertzen den data.
- Ordaindutako zenbatekoa.
** Tiketak edo faktura sinplifikatuak bakarrik onartuko dira (ez dira baliozkoak izango txartelarekin edo beste frogagiri batzuekin ordaindu izanaren egiaztagiriak)
- Tiketak baliozkoak izateko, gutxienez 10 €-ko balioa izan beharko dute, eta partaidetza bat esleituko da erosketako 10€ bakoitzeko.
1.000 €-ko erosketa balearen eta beste sari pilo baten zozketa 2025eko urriaren 9an egingo da, eta balea 2025eko urriaren 17an gastatuko da Merkataritza Festan.
Konekta zaitez Laudiorekin LB App-aren bidez, dena da abantaila!
APILL-ek antolatutako eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babestutako kanpaina.