24 Oct LAUDIOKO GAU BELTZA
Urriaren 31ko asteburuan”Gau Beltza” ospatuko dugu Laudion.
Aurkitu izena eman duten establezimenduak eta parte hartu Laudio Berrikusi App-arekin bi promozioetan, urriaren 31ko 17:00etatik azaroaren 2ko 18:00etara.
Alde batetik, zure argazkia establezimendu parte-hartzaile bakoitzean instalatuko dugun Photocalletik igotzera animatzen zaitugu. Jasotako argazki guztien artean, hoteleko bi gau eta Port Aventura Halloween 2026rako sarrerak zozkatuko ditugu. Kontsultatu hemen oinarriak.
Astelehenean, azaroaren 3an, baliozkotutako argazki guztien artean zozketa egingo dugu eta Laudio Berrikusi App-an ikusi ahal izango dira.
Bestalde, parte hartzen duten establezimenduen Laudio Berrikusi App-ra igotako tiketek (10 €-tik gorakoak) partizipazio bikoitza izango dute abenduaren 22an egingo den 1.000 €-ko zozketarako. Ekintza hau “LB Klub/Zozketak/Gau Beltza” App-aren botoiaren bidez egin ahal izango da.
Sustapenen xehetasunak parte hartzen duten lokaletako kartelaren QR-an, www.laudiocomercial.com webgunean, Laudio Berrikusi App-an eta gure sare sozialetan kontsultatu ahal izango dira.
Hauek dira establezimendu parte-hartzaileak:
| ARKUPE |
| BONAIRE |
| EDERKI |
| EL LIO |
| HAITZULO BARRI |
| ILARGI |
| ILUNTZE |
| INDRISKA |
| KAIA |
| SORGIN |
| TABERNA BENGOA |
Ekintza hau Laudioko Udalak babesten du.