23 Oct LAUDIOKO GAU BELTZA
Larunbatean, urriak 31, Gau Beltza ospatuko dugu Laudion, Laudio Berrikusi App-aren bitartez bi promozio eskainiz.
Aurkitu izena eman duten 9 establezimenduak eta “Gau Beltza” ostalaritzan gastatzeko 800 €-ko baleetan zozketan parte hartuko duzu.
Alde batetik, parte hartzen duen establezimendu bakoitzean jarriko dugun Photocall-etik zure argazkia LB App-ra igotzera animatzen zaitugu. Jasotako argazki guztien artean, 200 €-ko bale bateko 2 sari zozkatuko ditugu. Kontsultatu hemen oinarriak.
Bestalde, Laudio Berrikusi App-ra tiketak igotzen dituzten bezeroen artean 200 €-ko bale bateko beste 2 sariren zozketa ere egingo dugu:
– Sartu Laudio Berrikusi App-an: Club LB / Zozketak / Gau Beltza.
– Aukeratu parte hartzen duen establezimendua eta bete tiketean eskatutako datuak.
– Igo tiketaren argazkia, gutxienez 5 €-koa (5 € bakoitzeko parte-hartze bat da zozketarako).
– Tiketaren data urriaren 31ko 12:00etatik azaroaren 1eko 6:00etara bitartekoa izan behar da.
– Azaroaren 1eko 18:00ak arte igo ahal izango dira tiketak App-ra.
Astelehenean, azaroaren 2an, bi sustapenen zozketa egingo dugu, eta baliozkotutako argazki guztiak igoko ditugu. Laudio Berrikusi App-an ikusi ahal izango dira azaroaren 10era arte.
“GAU BELTZA” OSTALARITZA:
| BONAIRE |
| EL LIO |
| ILARGI |
| ILUNTZE |
| INDRISKA |
| KAIA |
| KALUA |
| SORGIN |
| TABERNA BENGOA |
Ekintza hau Laudioko Udalak babesten du.