Olentzerok eta Mari Domingik Gabon hauetan ere txikiei telefonoz deituko diete

Olentzerok eta Mari Domingik Gabon hauetan ere txikiei telefonoz deituko diete

Badakigu nolako ilusioa egiten dien haurrei Olentzero eta Mari Domingirekin hitz egiteak, horregatik Eguberri hauetan berriz ere txikienei telefonoz deitzeko eskatu diegu.

Horretarako, txartela bete eta APILL-eko postontzian utzi behar da (atariaren barruan, Zumalakarregi 33 – 1. esk.), abenduaren 18ra arte epearekin.

Deiak abenduaren 11tik 23ra egingo dira.

 

Babeslea: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila