“MARTXOAN ETA APIRILEAN ERAMAN MILLA” ZOZKETA LAUDIO BERRIKUSIREKIN

“MARTXOAN ETA APIRILEAN ERAMAN MILLA” ZOZKETA LAUDIO BERRIKUSIREKIN

Udaberrian, Laudion egindako erosketak sarituko ditugu berriro, 1.000 €-ko erosketa-bale batekin, Laudio Berrikusirekin!

Parte hartzeko, martxoaren 2tik apirilaren 30era bitartean Laudion erosketak egin eta Laudio Berrikusi APP-ra zure tiketak igo besterik ez duzu egin behar, urrats hauek jarraituz:

  • Sartu “LB Klub” botoian, “Zozketak” atalean eta hor agertuko da ” ZOZKETA MARTXOA-APIRILA”.
  • Gehitu tiketa. Bertan adierazitako datu guztiak bete behar dira, eta tiket horretan agertzen diren datu berberak izan behar dira:
  • Kodea: faktura-zenbaki sinplifikatua edo tiket osokoa (zenbakizko zifrak, letrak, sinboloak…)
  • Erosketa-tiketan agertzen den data.
  • Ordaindutako zenbatekoa.

** Tiketak edo faktura sinplifikatuak bakarrik onartuko dira (ez dira baliozkoak izango txartelarekin edo beste frogagiri batzuekin ordaindu izanaren egiaztagiriak)

  • Tiketak baliozkoak izateko, gutxienez 10 €-ko balioa izan beharko dute, eta partaidetza bat esleituko da erosketako 10€ bakoitzeko.

1.000 €-ko erosketa balearen zozketa 2026ko maiatzaren 5ean egingo da.

Aprobetxatu Laudion LB APP-arekin erostearen abantaila guztiak!

APILL-ek antolatutako eta Laudioko Udalak babestutako kanpaina.