
05 Dec LAUDIOKO XXXI. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA
Abenduaren 7tik 21era Laudioko erakusleiho lehiakideak bisitatu eta gozatu ahal izango dira, zure gogokoena aukeratu eta ginkanan parte hartu mugikorrean deskargatutako Laudio Berrikusi APP-aren bidez.
AUKERATU ZURE “ERAKUSLEIHO GOGOKOENA”
Bozketak abenduaren 10etik 15era egingo dira. Boto bakarra izango da baliozkoa pertsona bakoitzeko.
Oso erraza da, botoa emateko bi modu eskaintzen dizkizugu:
- Laudio Berrikusi APP-an: “2024 Erakusleihoen Bozketa” botoia sakatu besterik ez duzu egin behar. Bertan, erakusleiho parte-hartzaile guztiak agertuko dira eta zure gogokoena aukeratu.
- “Laudio, Comercio y Ocio” aldizkarian bozketa-kupoiarekin: aukeratu zure gogokoena eta utzi kupoia APILL-eko postontzian edo Udaletxean.
Jasotako boto guztien artean, Bebidas Serranok utzitako Gabonetako 2 saski eta “Laudion bizi, Laudion erosi” kamisetaren eta 2025eko egutegiaren 10 pack zozkatuko dira.
PARTE HARTU GINKANAN:
- Bisitatu Laudioko lehiaketaren erakusleihoak abenduaren 10etik 18ra.
- Eskaneatu parte hartzen duten saltokietan dagoen Ginkanaren kartelean agertzen diren QR kodeak. Horretarako, Laudio Berrikusi App-aren ” LB Klub/Fidelizazio-txartelak” atalean sartu eta urrats erraz batzuk egin beharko dituzu.
- Eskaneatutako QR bakoitzeko, zozketarako partaidetza bat lortuko duzu.
- Sari berezi bat zozkatuko dugu QR kode guztiak eskaneatu dituzten erabiltzaileen artean.
- Honako sari hauek zozketatuko dira:
- 100 €-ko 2 erosketa-txartel (eskaneatutako kode bakoitzeko partaidetza bat lortuko duzu).
- 200 €-ko erosketa-txartel bat, erakusleiho parte-hartzaile guztietako QR-ak eskaneatu dituzten erabiltzaileen artean.
- 10 pack “Laudion bizi, Laudion erosi” kamiseta eta 2025eko egutegia.
- Zozketa abenduaren 20an egingo da.
Irabazi Laudioko erakusleihoekin!
Erakusleiho parte-hartzaileak:
ALDAMA ARRAINDEGIA |
CALZADOS ROIZ |
CAN CAN |
JANA ILEAPAINDEGIA |
KUKUMA |
LA CASA DE RESA |
LUR NATUR DENDA |
MONAI |
NINA LIFE STYLING |
ÓPTICA LUYANDO |
PERFUMERÍA IRUSTA |
PERFUMERÍA NAHIKARI |
TAPICERÍA JUAN |
TRECE 13 |
TRENPEA |
TXIMELETA BOUTIQUE |
Babeslea: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila