LAUDIOKO XXXII. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

LAUDIOKO XXXII. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Abenduaren 9tik 23era Laudioko erakusleiho lehiakideak bisitatu eta haiekin gozatu ahal izango dira, zure gogokoena aukeratu eta ginkanan parte hartu mugikorrean deskargatutako Laudio Berrikusi APP-aren bidez.

 

AUKERATU ZURE “ERAKUSLEIHO GOGOKOENA”:

Bozketak abenduaren 10etik 17ra egingo dira. Boto bakarra izango da baliozkoa pertsona bakoitzeko.

Oso erraza da, botoa emateko bi modu eskaintzen dizkizugu:

  • Laudio Berrikusi APP-an: “: sartu Home-n eta “2025 ERAKUSLEIHO BOZKETA” botoia sakatu besterik ez duzu egin behar. Bertan, erakusleiho parte-hartzaile guztiak agertuko dira eta zure gogokoena aukeratu.
  • “Laudio, Merkataritza eta Aisia” aldizkarian bozketa-kupoiarekin: aukeratu zure gogokoena eta utzi kupoia APILL-eko postontzian edo Udaletxean.

Jasotako boto guztien artean Bebidas Serranok utzitako Gabonetako 2 lote eta 5 pack (poltsa berrerabilgarria + “APILL, Laudio merkataritza eta aisia” poloa + 2026ko egutegia).

 

PARTE HARTU GINKANAN:

  1. Bisitatu Laudioko lehiaketaren erakusleihoak abenduaren 10etik 21era.
  2. Eskaneatu parte hartzen duten saltokietan dagoen Ginkanaren kartelean agertzen diren QR kodeak. Horretarako, Laudio Berrikusi App-aren Home-n “LB Klub – Fidelizazio Txartelak” eta “2025 ERAKUSLEIHO GINKANA” ikonoan sartu beharko duzu, eta urrats erraz batzuk egin.
  3. Eskaneatutako QR bakoitzeko partaidetza bat lortuko duzu zozketarako.
  4. Lehiaketako parte-hartzaileen QR kode guztiak eskaneatu dituzten erabiltzaileen artean ere sari berezi bat zozkatuko dugu.
  5. Zozketatzeko sariak hauek dira:
  • 50 €-ko 3 erosketa-bale (eskaneatutako kode bakoitzeko partaidetza bat lortuko duzu).
  • 150 €-ko erosketa-bale 1, erakusleiho parte-hartzaile guztietako QRak eskaneatu dituzten erabiltzaileen artean.
  • 5 pack: poltsa berrerabilgarria + “APILL, Laudio Merkataritza eta Aisia” poloa + 2026ko egutegia.

 

Zozketa abenduaren 23an egingo da.

Gozatu eta irabazi Laudioko erakusleihoekin!

 

Erakusleiho parte-hartzaileak:

ALDAMA ARRAINDEGIA
CALZADOS ROIZ
CAN CAN
CHAROL
JANA ILEAPAINDEGIA
KOTOI
KUKUMA
LA CASA DE RESA
LEYBE´S
LUME CONCEPT STORE
LUR NATUR DENDA
MEMOLE
MOKKA CHICO
NINA LIFE STYLING
NINAT
ÓPTICA LUYANDO
PERFUMERÍA IRUSTA
TAPICERÍA JUAN
TRECE 13
TRENPEA
TXIMELETA BOUTIQUE
 

 

 

Babeslea: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila