04 Sep LAUDION EROSTEAK SARIA DU!
Erosketa Karrusela Laudiora itzultzen da! APILL-ekberriro kanpaina hau martxan jartzen du, Laudioko dendek zure fideltasuna saritzeko.
Irailean eta urrian hiru zozketak egingo dira, non 2.000€-ko 3 erosketa txartel banatuko diren. Zozketen datak ondo apuntatu, irabazleen bat izateko aukera ez galtzeko:
- Zozketa: 2020ko irailak 18
- Zozketa: 2020ko urriak 2
- Zozketa: 2020kourriak 16
Zer egin behar duzu zorionekoen bat izateko?
Oso erraza da, kanpainako saltoki parte-hartzaileetan gutxieneko 10€-ko erosketa egin behar duzu2020ko irailaren 7tik urriaren 15era, emango dizuten txartela bete ezazu zure datu pertsonalekin etasar ezazuAPILL-eko gutunontzian edo Udaletxean kokatutako kutxan. Zozketa bakoitzak kolore desberdinetako txartelak izango ditu. Kontsultatu hemen establezimendu parte-hartzaileak.
Eta irabazleen bat bazara, noiz trukatu beharko duzu zure txartela?
2.000€-ko erosketa txartelak trukatzekohurrengo goizak ezarri dira (irabazleak berak data horietan joateko aukera ez badu ordezkari bat aipa dezake):
- Zozketarako: 2020ko irailaren 24ko goiza
- Zozketarako: 2020ko urriaren 8ko goiza
- Zozketarako: 2020ko urriaren 22ko goiza
Gainera, irabazlea hainbat animatzailerekin batera joango da erosketak egiten dituen denboran zehar.
Zozketako parte-hartze oinarriak hemen kontsultatu.
Ez galdu aukera eta parte hartu!
Babeslea: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila.