LAUDIO BERRIKUSI 5 €-KO DESKONTU KUPOIA

LAUDIO BERRIKUSI 5 €-KO DESKONTU KUPOIA

Azaroaren 2tik 30era bitartean Laudion egin ahal izango dituzu erosketak, Laudio Berrikuntzak eskaintzen dizkizun deskontuekin.

Izena eman duten saltokietan erosketak egin eta Laudio Berrikusi app-aren bidez 5€-ko deskontu-kupoia trukatu besterik ez duzu egin behar.

 Zer egin horiek lortzeko eta nola trukatu?

  • Laudio Berrikusi App-a deskargatuta izatea.
  • Erosketa egiteko saltoki fisikora hurbiltzea, kanpainan izena emanda egon behar du. Klikatu hemen parte hartzen duten saltokiak ikusteko.
  • Nahi den saltokiaren kupoira sartu. Nola?:
  • Home-n, “LB Klub/Nire kupoiak” sakatuz.
  • Home-n, “Direktorioan”, nahi duzun saltokia bilatuz, kontsulta dezakezu “5 €-ko kupoiak” proposamena aktibatuta duen.
  • Automatikoki eremua irekiko da, saltokiak adieraziko dizun kodearekin osatzeko.
  • Kodea sartu ondoren, saltokiak kupoiaren balioa deskontatuko du erosketan, 5 €-ko balioarekin.
  • 25 €-tik gorako erosketetarako bakarrik izango da baliozkoa.
  • Erabiltzaile bakoitzak kupoi bakarra trukatu ahal izango du saltoki bakoitzeko.
  • Ezin dira beste edozein bonu edo kupoirekin metatu.

Kupoiak adierazitako egunetan edo izakinak agortu arte egongo dira aktibo.

 

APILL-ek antolatutako eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babestutako kanpaina.