2022KO GARAGARDOAREN IBILBIDEAREN IRABAZLEAK!

2022KO GARAGARDOAREN IBILBIDEAREN IRABAZLEAK!

Asteazkenean, ekainak 22, 12: 00etan, APILL-eko bulegoan, ekainaren 3tik 19ra ospatutako Laudioko Garagardoaren Ibilbidean parte hartu dutenen artean zozketa egin da.

Aurtengo edizioan parte-hartzea errekorra izan da, bezeroek 120 ibilbide-orri osatu baitituzte. Garagardoaren Ibilbidea osatu duten pertsonen artean sari berezia Jorge Maraña Magariño-rentzat izan da, Munich 2022ko Oktoberfest-en asteburu bikain batez gozatzeko aukera izango baitu.

40 sariren artean, Gordexolako Laugar Brewery eta Bilboko La Salve artisau-garagardoaren fabriketara bisitak eta Bebidas Serranok, Beer Edariak eta Zurrut Edariak emandako garagardo sorta ugari zozketatu ditugu.

Beste berrikuntza bat bezeroek Laudio Berrikusi APP-aren bidez Garagardoaren Ibilbidean parte hartzeko aukera izan da, eta harrera ezin hobea izan du erabiltzaileen aldetik.

Hona hemen sarituen zerrenda osoa.

Zorionak guztioi!