
15 Oct LAUDION MERKATARITZA FESTA
Ostiralean, urriak 17, Merkataritza Festa ospatuko dugu, hainbat jarduerarekin eta promozioekin.
Jarduera nagusiak egunean zehar udazken-neguko moda denboraldiko produktuen erakusketa kalean eta arratsaldean moda desfileak izango dira.
Goizean, 1.000 €-ko balearen erosketa karruselarekin Loli Irabienekin alaituko ditugu kaleak. Loli Laudioko saltokietan ibiliko da, “Merkataritza Festa Zozketa” ekintzaren barruan sari erakargarri hori gastatzeko.
Ekintzekin jarraituz, 18:30etatik 20:00etara hainbat desfile egingo dira kalean izena eman duten saltokien ondoan, Laudioko udazken-neguko modaren lagin bat ezagutzera emateko honako establezimendu hauetan: Kukuma, Tximeleta, Memole, Can Can, Mokka chica-chico Tapiceria Juanekin eta Nina Life Styling.
Hainbat sustapen ere egingo ditugu:
– Laudio Berrikusi App-arekin bi ekimen berri: 5€-ko deskontu kupoiak eta tiketen igoera berriaren hasiera “Gabonetako Zozketa” 1.000 €-ko bale baten zozketarako.
– Irudi komertziala: poltsa berrerabilgarriak emango dizkiegu bezeroei.
– “Itzultze politika” esperientzia pilotua: hainbat saltokik dirua itzuliko dute egindako erosketan, betiere ezarritako itzulketa-baldintzak betetzen badira.
Merkataritza Festa ekintza eta poltsa berrerabilgarriak Arabako Foru Aldundiak babesten ditu.
Laudio Berrikusi ekintzak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babesten ditu.
Laudio “Itzultze politika” esperientzia pilotua Laudioko Udalak babesten du.