LAUDIOKO XVI. PINTXO LEHIAKETA: MAIATZAK 22-23-24-29-30-31

LAUDIOKO XVI. PINTXO LEHIAKETA: MAIATZAK 22-23-24-29-30-31

Berriz ere, “Dastatu Laudio” esloganarekin, maiatzeko azken bi asteburuetan tokiko gastronomia izango da protagonista Laudioko Pintxo Lehiaketaren edizio berri batekin.

Parte hartzen duten ostalariek euren ideiarik onenak eskainiko dituzte bezeroak lehiaketako pintxoak dastatzera animatzeko.

 

Herri-balorazioan ere parte hartu ahal izango da, honela:

  1. Ibilbide-orria jasotzea establezimendu parte-hartzaileetan.
  2. Ibilbideko bost zigiluak osatzea, lehiaketako pintxoak dastatuz bost establezimendutan. Zigilu batek, gutxienez, periferiako establezimendu batekoa izan behar du (Latiorro, Gardea edo Santa Luzia).
  3. Datu pertsonalak bete, pintxorik onenari botoa eman eta parte hartzen duten lokaletan prestatutako egokitutako kutxan entregatu, maiatzaren 31ko 22:00ak baino lehen.

 

Behar bezala betetako ibilbide-orri guztien artean, ekainaren 2an hainbat sari zozkatuko ditugu APILL-eko bulegoan:

  • 300 €-ko erosketa bale bat, Udalak emandakoa.
  • 100 €-ko 5 erosketa bale, Rural Kutxak emandakoa.

–    100 €-ko bono-bidaia opari bat, Araba Bidaiak emandakoa (6 hilabeteko iraungipena).

–  Arabako Txakolinaren 3 botilako 5 lote, Bebidas Serranok emandakoa.

–   Laudio, merkataritza eta aisia polo bateko eta poltsa berrerabilgarria 10 sari.

 

Lehiaketaren informazio guztia hemen kontsulta dezakezue: https://laudiocomercial.com/pintxos/ eta Laudio Berrikusi App-an.

 

Babeslea: Laudioko Udala.