02 Nov LAUDIO BERRIKUSI 5 €-KO DESKONTU KUPOIA
Azaroaren 2tik 30era bitartean Laudion egin ahal izango dituzu erosketak, Laudio Berrikuntzak eskaintzen dizkizun deskontuekin.
Izena eman duten saltokietan erosketak egin eta Laudio Berrikusi app-aren bidez 5€-ko deskontu-kupoia trukatu besterik ez duzu egin behar.
Zer egin horiek lortzeko eta nola trukatu?
- Laudio Berrikusi App-a deskargatuta izatea.
- Erosketa egiteko saltoki fisikora hurbiltzea, kanpainan izena emanda egon behar du. Klikatu hemen parte hartzen duten saltokiak ikusteko.
- Nahi den saltokiaren kupoira sartu. Nola?:
- Home-n, “LB Klub/Nire kupoiak” sakatuz.
- Home-n, “Direktorioan”, nahi duzun saltokia bilatuz, kontsulta dezakezu “5 €-ko kupoiak” proposamena aktibatuta duen.
- Automatikoki eremua irekiko da, saltokiak adieraziko dizun kodearekin osatzeko.
- Kodea sartu ondoren, saltokiak kupoiaren balioa deskontatuko du erosketan, 5 €-ko balioarekin.
- 25 €-tik gorako erosketetarako bakarrik izango da baliozkoa.
- Erabiltzaile bakoitzak kupoi bakarra trukatu ahal izango du saltoki bakoitzeko.
- Ezin dira beste edozein bonu edo kupoirekin metatu.
Kupoiak adierazitako egunetan edo izakinak agortu arte egongo dira aktibo.
APILL-ek antolatutako eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babestutako kanpaina.