AMT TXARTELAREKIN 30 EURORAINO HOBARIAK

AMT TXARTELAREKIN 30 EURORAINO HOBARIAK

Ekainaren 16tik 30ra lortu 10, 20 edo 30 euroko hobariak, AMT-rekin ordaindutako erosketetan.

 

AENKOMERek (Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Federazioak) eta APILL-ek zure fideltasuna saritu nahi dute, nahi duzun banketxean helbideratzeko aukerarekin eta doako “Gure Txartela” erabiltzeagatik.

 

Hori dela eta, AMT txartelarekin, APILL-eko eta proiektuko establezimenduetan 10 euro baino gehiagoko erosketetan hobariak lortu ahal izango dituzu. Erosketa bat egiten duzun guztietan, ez ahaztu zure AMT txartela erabiltzea. Zure erosketa irabazlea izaten bada, saria tiketan agertuko da eta zure txartelarekin egindako erosketeen bankuaren laburpena jasotzen duzunean ikusiko duzu. Establezimendu parte-hartzaileen zerrenda hemen kontsultatu ahal duzu.