LAUDIOKO XVI. PINTXO LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

LAUDIOKO XVI. PINTXO LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

Gaur arratsaldean, 18:00etan, Laudioko Pintxo Lehiaketaren edizio berriko sariak banatu dira Lamuza Parkeko Kasinoan. Bi asteburu bizi eta giro bikainekoak izan dira herrian, eta Laudio eta bertako gastronomia izan dira garaile nagusiak.

Pintxoen kalitateari bi asteburu hauetako eguraldi ona gehitu zaio eta lehiaketaren esloganak zioen bezala, herritarrek “Laudio dastatu dute”.

Epaimahai profesional batek eta herri epaimahai batek bermatutako balorazio teknikoa izan du lehiaketak, eta 300 lagun inguruk pintxo libre onenaren aldeko botoa eman dute.

Aurten La Casa del Pueblo azpimarratu behar zaio “Relámpago” pintxoarekin lehiaketa teknikoko irabazlea izan dela eta herrikoian hirugarren postuan geratu dela. Halaber, Gorka Tabernak lehen postua lortu du herri bozketan, Zura Ermualdeak “Mendiko perla/Perla del monte” pintxoarekin bigarren postua lortu du bai balorazio teknikoan bai herrikoian, eta Ondua Jatetxeak hirugarren postua lortu du lehiaketa teknikoan. Zorionak!

Hauxe izan da lehiaketaren emaitza lehen hiru postuetan:

Balorazio teknikoan pintxo libre onena:

  1. Casa del Pueblo “Relámpago”
  2. Zura Ermualdea “Perla del Monte”
  3. Ondua Jatetxea “Milhojas de foie caramelizadas con manzana y ahumados”

 Pintxo libre onena herri-balorazioan:

  1. Gorka Taberna “Bikini de Birra”
  2. Zura Ermualdea “Perla del Monte”
  3. Casa del Pueblo “Relámpago”

Bestalde, guztira 1.000 €-ko balioa duten hainbat sariren zozketa gaur egin da bozketa-kupoia behar bezala bete duten bezeroen artean. Hauexek dira sariak:

  • Udalak emandako 300 €-ko erosketa-balea: Urdas Otaola Couso

 

Gainerako sarietarako, zorioneko pertsonekin harremanetan jarriko gara datozen egunetan:

  • –   100 €-ko 5 erosketa bale, Rural Kutxak emandakoa.
  • –   100 €-ko bono-bidaia opari bat, Araba Bidaiak emandakoa (6 hilabeteko iraungipena).
  • –   Arabako Txakolinaren 3 botilako 5 lote, Bebidas Serranok emandakoa.
  • –   Laudio, merkataritza eta aisia polo bateko eta poltsa berrerabilgarria 10 sari.

 

Zorionak saridun guztiei!

 

Laudioko Udalak babesten du.