LAUDIO AURREIREKIERA BONUA

LAUDIO AURREIREKIERA BONUA

Denon artean lortuko dugu Laudiok bere energia berreskuratzea.

Une honetan gure herriko saltokiak, ostalaritza eta zerbitzu enpresak bizitzen ari diren egoera ikusita, APILL-ek eta Laudioko Udalak Laudio Aurreirekiera Bonuak” kanpaina martxan jartzea erabaki dute.

COVID-19ren ondorioz itxita dagoen udalerriko hirugarren sektoreari laguntzeko kanpaina da, Laudioko gure establezimenduen itxierari aurre egiten lagunduko duena. Gure saltokiak bezeroekin harremanetan jarri nahi ditugu.

 

ZER ESKAINTZEN DIO BEZEROARI LAUDIO AURREIREKIERA BONU HONEK?

 

Gure establezimenduak irekitzen direnean, gure bezeroek egiten dituzten hurrengo erosketetan deskontua egiteko aukera ematen die, aldi berean, konfiantzazko enpresei garai zail honetan mantentzen laguntzea.

 

Bonuak trukatu ahal izango dira establezimenduak irekita dauden unetik, eta hilabeteko epea egongo da kontsumitzeko.

 

BONU MOTAK:

  • “Ostalaritza Aurreirekiera Bonua” 10 €koa Bezeroarentzako bonua erosteko kostua: 8 €.

 

  • “Merkataritza eta Zerbitzu Aurreirekiera Bonua” 30 €koa Bezeroarentzako bonua erosteko kostua: 25 €

 

NON EROS DITZAKET NIRE BONUAK?

 

Ostegunetik aurrera, apirilaren 30eko 16:00etatik aurrera, online erosi ahal izango da bonua GureLaguntza plataforman: http://gure.laguntza.eus. Gure establezimendu parte-hartzaileak “aukeratu zure kategoria: Laudio” hasierako orrialdetik edo enpresa-bilatzailetik aurkituko dituzu. Behar dituzun bonuak zure establezimendu gogokoenetan eros ditzakezu.

 

Behin bonoa erosita, posta elektronikoz jasoko duzu. Eta alarma-egoera amaitzen denean trukatu ahal izango duzu, berriz irekitzen denetik hilabeteko epean.

 

Bi bonu pila daitezke erosketa-tiket bakoitzeko.

 

Izakinak agortu arte eskuragarri.

 

ANIMA ZAITEZ ETA EROSI ZURE BONUAK!