Laudioko IX. pintxo eta kazolatxo ibilbide mikologikoa

Laudioko IX. pintxo eta kazolatxo ibilbide mikologikoa

Baditugu irabazleak

Herri-bozketan parte hartu dutenek erabaki dute Azokak pintxo mikologiko onena izan duela, “Carrilera con boletus” izenarekin eta Iluntzek “Pasta fresca italiana con setas y aceite de trufa” kazolatxo mikologiko onena landu duela.

Berriro ere nabarmendu ditzakegu ostalariek jarritako esfortzua eta sormena. Horrelaxe, pintxoen kategorian 2. Saria Haitzulo  Barrirentzat izan da eta 3. saria Batzoki Laudiorentzat. Kazolatxoen kategorian, ordea, Ederkik 2. postua lortu du eta Albokak 3. postua.

Aipatzekoa da, aurten aurreko 2 urteetan baino parte-hartzaile gehiagok ibilbidea osatu dutela. Zozketa herrikoi honetan parte hartu duten gure auzokide guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu berriz ere.

Ostalarien sari banaketa ekitaldia, azaroaren 7an, asteazkenean, 18:30etan egin zen Zubiko Etxean. Baita Salourako 2 pertsonarentzako bidaia (Viajes Arabak emandakoa) eta primerako 3 menu mikologikoen irabazleak ezagutu ziren ere, bidatz-orria zuzen bete zuten guztien artean zozketatu zirenak.

Saloura bidaiaren irabazlea Urdas Otaola izan da eta 3 menu mikologikoen irabazleak Nuria Tercilla, Iñaki Galíndez eta berriz ere, Urdas Otaola izan dira.

Laudioko Udalak babestutako promozioa.

Zorionak guztioi eta eskerrik asko!