LAUDIOKO I. BERMUT LANDUAREN IBILBIDEA

LAUDIOKO I. BERMUT LANDUAREN IBILBIDEA

Maiatzaren 13tik 29ra bermuta maite dutenek 18 proposamen bikain izango dituzte gure ostalaritza-lokaletan, merkatuko hornitzaile ugarien artean aukeratutako base libreko bermut batekin egindakoak.

Bezeroek ibilbide-orria parte hartzeko oinarriekin Bermut Ibilbidean inskribatutako edozein tabernatan lortu ahal izango dute. 4 lokal desberdinetan osatu beharko dute, horietako bat gutxienez periferiakoa izango da eta gustuko bermutari eman beharko diote botoa. Behin osatuta, APILL atariko postontzian edo Udaletxean prestatutako kutxan entregatu beharko dute maiatzaren 29ko 22:00ak baino lehen.

Behar bezala zigilatutako eta betetako ibilbide-orri guztien artean, honako hauek zozketatuko dira: Cofre Vip bat “3 deskonexio-egun”, Licores Barañanon 2 pertsonentzako 3 dastaketa eta hainbat hornitzaileren eskutik bermut botila bateko 10 sari. Zozketa, publikoari irekita, 2022ko maiatzaren 31n, APILL-en 12:00etan egingo da.

Bestalde, Laudio Berrikusi App-aren bidez ere parte hartu ahal izango da. Kasu horretan, LB App-aren kontsumitzaile eta erabiltzaileek Bermut Ibilbidean parte hartzen duten lokaletan bermuen kontsumizioen tiketak igo ahal izango dituzte. Horrela, guzti honen zozketan parte hartuko dute: Licores Barañanon bi lagunentzako 3 dastaketa eta parte hartzen duten lokaletan emango dizkieten bermut botila bateko 7 sari.

Kontsultatu oinarriak eta establezimendu parte-hartzaileak.

APILL-ek alkoholaren kontsumo arduratsua gomendatzen du.