LAUDIO OKTOBERFEST

LAUDIO OKTOBERFEST

Laudioko Garagardoaren Ibilbidearen azken asteburuan “Laudio Oktoberfest”-a ospatuko da, zehazki, larunbatean, urriaren 2an.

Alemaniar giroa eta gastronomia protagonista izango dira egun horretan. Parte hartzen duten tabernetan eskaintza gastronomikoa dastatu ahal izango da, esate baterako saltxitxak, ukondoa, garagardo aukera…

Aukera ona izango da ibilbidea osatzeko edota Garagardoaren Ibilbidean eskaintzen diren askotariko garagardoak dastatzeko, girotutako larunbat honetaz gozatzen.

Hemen kontsulta daiteke taberna bakoitzaren eskaintza berezia.