GARAGARDOAREN IBILBIDEA ETA JUNIFEST LAUDIO 2022

GARAGARDOAREN IBILBIDEA ETA JUNIFEST LAUDIO 2022

Aurten, Laudioko Garagardoaren Ibilbidea martxan egongo da ekainaren 3tik 19ra. Berritasun gisa, 5 zigilu baino ez dira beharko Municheko Oktoberfestera bidaiarako aukera izateko eta Laudio Berrikusi APP-aren bidez hainbat zozketatan parte hartu ahal izango da.

Ibilbidea Junifest Laudiorekin hasiko da. Ekainaren 3an eta 4an, ostirala eta larunbata, alemaniar gastronomia izango da protagonista: garagardoa, ukondoa, saltxitxak, pintxo bereziak…! Gainera, ostiralean Oktoberfesteko musika tipikoa egongo da eta larunbatean 20:00etatik aurrera Orkestra Elektrotxarangak kaleak girotuko ditu.

Garagardoa maite dutenek 24 establezimendu izango dituzte garagardo bereziak dastatzeko eta ibilbide-orria betetzera animatzen badira, 5 establezimendutan soilik zigilatu beharko dute. Beraz, aukera honetan oso erraza izango da.

Entregatutako bide orri guztien artean zozketatuko dira, Municheko Oktoberfestera bi lagunentzako asteburu bateko sari izarra, Bilboko La Salve eta Gordexolako Laugar Brewery artisau garagardo fabriketara bi lagunentzako 4 bisita eta 7 garagardo sorta. Ibilbide-orriak APILL-eko atariko postontzian (Zumalakarregi, 33) utzi beharko dira ekainaren 21a baino lehen.

Bestalde, edizio honetan, Ibilbidean zehar edozein garagardo probatzeagatik, garagardo kontsumizioen tiketak Laudio Berrikusi APP-ra igo ahal izango dira eta Laugar Brewery eta La Salveko fabriketara bisiten zozketan parte hartu ahal izango da edo garagardo sorta mordoa eraman ahal izango da. Oso erraza da, bakarrik pausu hauei jarraitu baino ez da egin behar:

Sartu Laudio Berrikusi APP-an “Home” botoian eta klikatu “Garagardoaren Ibilbidea” ikonoan.

Aukeratu garagardoa edan den lokala, igo tiketaren argazkia (gutxienenez garagardo baten edaria agertu beharko da) eta eman amaiera.

Zozketa publikoa APILL-en egingo da 2022ko ekainaren 22an, asteazkenean, goizeko 12:00etan.

 

Kontsultatu establezimendu parte-hartzaileak Garagardo Ibilbidean.

Kontsultatu establezimendu parte-hartzaileak Junifestan.

 

APILL-ek alkoholaren kontsumo arduratsua gomendatzen du

Babeslea: Arabako Foru Aldundia