
09 May LAUDIOKO XV. PINTXO LEHIAKETA: maiatzak 16, 17, 18, 23, 24 eta 25
Berriro ere, “Dastatu Laudio” esloganarekin, maiatzeko bigarren hamabostaldi hau urteko ekitaldi gastronomiko garrantzitsuenetako bat itzuliko da.
Lehiaketak, epaimahai profesional batek abalatutako balorazio teknikoa izango du eta beste herrikoi balorazio bat, non bezeroek erabakiko duten lehiaketako pintxorik onena.
Gure ostalaritzaren maitasun, sormen eta kalitate guztiarekin egindako pintxoak dastatu ahal izango dira. Edizio honetan 17 establezimenduk hartu dute parte.
Herri balorazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Nola?
- Parte hartzen duten establezimenduetan, zabalgarria jasotzea, lehiaketari buruzko informazio guztiarekin (ordutegiak, osagaiak, alergenoak…).
- Ibilbideko bost zigiluak osatzea, lehiaketako pintxoak dastatuz bost establezimendutan. Zigilu batek, gutxienez, periferiako establezimendu batekoa izan behar du (Latiorro edo Santa Luzia).
- Datu pertsonalak bete eta pintxorik onenari botoa eman. Ondoren, parte hartzen duten lokaletan egokitutako kutxetan entregatu behar da, maiatzaren 25eko 22:00ak baino lehen.
1.000 € zozkatuko ditugu saritan parte-hartzaile guztien artean!
On egin!
Laudioko Udalak laguntzen du