LAUDIOKO XXX. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

LAUDIOKO XXX. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Atzo, Arespalditzan, Aiarako X. Erakusleiho Lehiaketaren eta Laudioko XXX. Erakusleiho Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatu zen.

 

Eskualdeko lehen saria Laudion geratu da berriro, Aldama Arraindegiaren erakusleihoa izan da gaueko garaile nagusia, Aiarako X. Erakusleiho Lehiaketan eta Laudioko XXX. Erakusleiho Lehiaketan lehen saria lortu baitu. Gainera, AENKOMER-ek eskualdeko deigarriena dela adierazi du.

 

Laudioko Lehiaketa teknikoan hauexek izan dira emaitzak:

  1. Aldama Arraindegia
  2. Perfumería Irusta
  3. Tapicería Juan
  4. La Casa de Resa
  5. Lur Natur Denda

 

Atal teknikoarekin jarraituz, azpimarratu behar da Amateur erakusleihorik onena Can Modasentzat izan dela eta erakusleiho berri onena Jana Ilepandegiarentzat.

 

Bestalde, Laudioko Udalak erakusleihoan euskara sartzeagatik ematen zuen saria Lur Natur Dendarentzat izan da.

 

Laudioko herri Lehiaketari dagokionez, publikoak eman duen lehen saria Jana Ileapandegia izan da. Oraingo honetan, herritarren balorazioa Laudio Berrikusi App-aren bidez egin da, 400 boto baino gehiagorekin.

 

Laudioko Lehiaketan herri-balorazioren emaitza hauxe izan da:

  1. Jana Ileapaindegia
  2. Monai
  3. Tapicería Juan

 

Laudio Berrikusi APP-aren bidez jasotako botoen artean Begoña Ardanazek lortutako Gabonetako lotea zozkatu da. Halaber, 50 €-ko bi erosketa-txartel eta 2024ko horma-egutegi baten eta Laudio Berrikusi poltsaren 10 sari banatuko ditugu. Datozen egunetan jarriko gara harremanetan zorioneko pertsona guztiekin.

 

Bestalde, gogoratu nahi dugu ostiral honetan, abenduaren 22an, beste 500 € zozkatuko ditugula erosketa-txarteletan, Erakusleihoen Lehiaketako Ginkanan parte hartu duten App-aren erabiltzaileen artean. Gainera, hilaren 22an bertan, 1.000 €-ko beste erosketa txartel bat zozketatuko da, Eusko Jaurlaritzaren Laudio Berrikusi Aktibatu programari esker azken hilabeteetan tiketak App-ra igo dituzten erabiltzaileen artean.

 

APILL-etik parte-hartzaile guztiak zoriondu nahi ditugu, sarituak bereziki, eta aurten Lehiaketan izan den maila oso altua nabarmendu nahi dugu.

 

Laudioko XXX. Erakusleiho Lehiaketa APILL-ek antolatu du eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak babestu dute. Gainera, Laudioko Udalak lagundu du.

 

Zorionak guztioi!