LAUDIOKO 8. PINTXO ETA KAZOLATXO IBILBIDE MIKOLOGIKOA

LAUDIOKO 8. PINTXO ETA KAZOLATXO IBILBIDE MIKOLOGIKOA

Aurten ere, APILL-ek, Laudioko Udalaren laguntzarekin, Laudioko VIII. Pintxo eta Kazolatxo Ibilbide Mikologikoa antolatu du. Urriaren 27, 28, 29 eta 31an eta azaroaren 1ean izango da.

Berriro ere, perretxikoak eta onddoak protagonistak izango dira Laudioko tabernetako barretan. Parte hartuko duten 20 establezimenduetako proposamenak  dastatzeko aukera zabala izango duzu.

Ibilbidetik pasatzen diren bezeroek, beren gustukoen pintxoari eta kazolatxoari botoa emateko aukera izango dute. Horretarako, bidatz-orria sei establezimendu ezberdinetan zigilatu beharko da (horietako zigilu bat kanpoaldekoa izan behar da).

Bidatz-orria zuzenki betetzen baduzu, bi pertsonentzako aste bateko, mantenu osoan, bidaia baten zozketan (Araba Bidaiak emandakoa) eta Laudioko jatetxeetan 60€tan baloratutako 3 menu mikologikoen zozketan parte hartuko duzu.

Establezimendu parte-hartzaileetan lor dezakezun bidatz-orria bete eta taberna parte-hartzaileetan aurkituko duzun kutxatilan utzi, azaroaren 1a, gaueko 22:00ak baino lehen.

Zozketa, publikoari irekita, azaroaren 7an, arratsaldeko 18:30etan, Zubiko Etxean (lehengo Gastronomi Euskal Museoa) egingo da. Establezimendu irabazleei herritar “pintxo onena” eta “kazolatxo onena”-ren esker oneko plakak ere emango zaie.

Oinarriak eta pintxo-kazolatxo zerrenda ikusteko hemen                     

                                          Hurbildu Laudiora eta goza ezazu udazkeneko zaporeaz!!