
28 Mar APILL-EK 65 URTETIK GORAKOEN FIDELTASUNA SARITZEN DU 1.000 €-KO EROSKETA BALE BATEN ZOZKETA BERRI BATEKIN
Aurten ere “Adinak saria du!” goiburuarekin jarraituko dugu, APILL-ek berriz ere bezero beteranoak saritu nahi dituelako 1.000 €-ko erosketa bale batekin.
Zozketa horretan 65 urte edo gehiagoko pertsonek bakarrik parte hartu ahal izango dute, eta, horrela, haien fideltasuna baloratuko da. Kanpainan parte har dezakete Laudioko saltoki parte-hartzaileetan erosketak egiten dituzten eta adinaren baldintza betetzen duten bezero guztiek.
Zozketan sartzeko, gutxienez 10 €-ko erosketak egin behar dira apirilaren 1etik 30era bitartean kanpainan parte hartzen duten establezimenduetako edozeinetan, erosketarekin batera entregatuko duten txartela datu pertsonalekin bete eta APILL-eko postontzian edo Udaletxean dagoen kutxan utzi. Oso inportantea da egindako erosketaren tiketa gordetzea, sariaren irabazlea izatekotan NANarekin aurkeztu beharko delako.
Kontsultatu hemen establezimendu parte-hartzaileak.
1.000 €-ko erosketa balearen zozketa 2025eko maiatzaren 6an egingo da APILL-en, eta parte hartzen duten saltokietan balea trukatzeko azken eguna maiatzaren 21a izango da.
Kontsultatu hemen zozketaren parte hartze oinarriak.
Lortu zure txartela eta parte hartu!
Laudioko Udalak babesten du.