Berriro ere, “Shopping Eguna” Laudiora bueltatzen da. Abenduaren 16an, larunbatean, Laudioko merkataritzak egun berezia erosketan ibiltzeko ospatuko du!

Berriro ere, “Shopping Eguna” Laudiora bueltatzen da. Abenduaren 16an, larunbatean, Laudioko merkataritzak egun berezia erosketan ibiltzeko ospatuko du!

Dendek arratsaldez ere irekiko dute, Gabonetako erosketak errazteko.

Gure dendek jarduera berriak eta bezeroentzat ustekabeak eskainiko dituzte. Laudioko kaleetatik animazioa ere egongo da: globoflexia, “Patrulla Canina”-ko pertsonaiak, baita “Los Arlotes”-en abestiak ere. Era berean, gure animatzaileek puxika argidunak banatuko dituzte eta Gabonetako argiak ikusi ahal izango ditugu.

Shopping Egunaren denda parte-hartzaileak erraz ezagutuko dira, beren ateetan argiztapen berezia izango dutelako, baina bakoitzaren ekintzak ezagutu nahi badituzu kontsultatu hemen.

Abenduaren 16an zure zain egongo gara. Familia osoarekin egun berezi batez gozatzera gonbidatzen zaituztegu!

Parte-hartzaileak eta eskaintzen duten ekintzak, hemen kontsultatu ahal dituzu.