“SOMOS TU COMERCIO LAUDIO” GABONETAKO BONUAK

“SOMOS TU COMERCIO LAUDIO” GABONETAKO BONUAK

Lortu zure Gabonetako online bonua “Somos tu comercio Laudio”-n.

2023ko abenduaren 11tik 29ra bitartean bonuak gure Marketplace-an erosi eta denda fisikoan trukatu ahal izango dira.

Bonuek 20€-ko kostua dute eta 30€-ko balioa dute. Erosketa aukeratutako saltokian online egiten da, hilaren 11ko goizeko 9etatik aurrera (izakinak agortu arte) eta denda fisikoan trukatuko da. Erosketa-tiket bakoitzeko gehienez 2 bonu metatu ahal dira.

Ez itxaron agortu arte eta aprobetxatu deskontu hau Gabonetako erosketetarako!

Kontsultatu hemen kanpainaren oinarriak:

Bonuak eskuratzeko, sakatu esteka honetan: www.somostucomercio.com/es-ES/laudiocomercial/comercios

 

Proiektuak Laudioko Udalaren eta Nafarroako Rural Kutxaren laguntza du.