BIGARREN EROSKETA BONUA

BIGARREN EROSKETA BONUA

Urriaren 18tik azaroaren 19ra (edo izakinen bukaera arte) “Bigarren Erosketa Bonua” kanpaina egongo da martxan, hurrengo erosketan deskontua lortzeko.

Urriaren 18tik aurrera, ostiraletik aurrera, establezimendu parte-hartzaileek bonu bat emango dute erosketarekin. Bonu hori hurrengo egunetik aurrera trukatu ahal izango da saltoki berean, hurrengo erosketa egiten denean, azaroaren 19a baino lehen.

Guztira 1.150 bonu banatuko dira parte hartzen duten 42 saltokien artean.

Bi bonu mota egongo dira:

“Merkataritzako bigarren erosketa bonua”-ren 950 unitate. Bonuaren balioa 5€-ko deskontua izango da.

“Elikagaien bigarren erosketa bonua”-ren 200 unitate. Bonuaren balioa 2€-ko deskontua izango da

Bonu bakar bat emango da pertsona eta saltoki bakoitzeko, establezimendu berean trukatzeko, eta, beraz, ezin dira metatu.

Kontsultatu hemen oinarriak.

 

Antolatzailea: APILL

Babeslea: Laudioko Udala