
16 May “SomostucomercioLaudio” deskontu kupoien online kanpaina
Maiatzaren 16tik ekainaren 16ra arte edo izakinak agortu arte, gure online salmenta plataforman erosteak 20€ arteko deskontu erakargarria ziurtatzen dizu:
https://www.somostucomercio.com/laudiocomercial/erosi
Guztira 175 kupoi trukatu ahal izango dira gure online plataforman salmenta amaitu aurretik. Bezeroen eskura 10€-ko 100 kupoi eta 20€-ko 75 kupoi jarriko dira.
Horretarako, bezeroak dagokion kupoiaren izena sartu behar izango du:
+ 10€-ko kupoia
Kupoiaren izena: 10€LAUDIO
30€-tik gorako erosketetarako
+ 20€-ko kupoia
Kupoiaren izena: 20€LAUDIO
60€-tik gorako erosketetarako
Ezin dira metatu, eta 10 €-ko kupoi bat eta 20€-ko beste bat soilik trukatu ahal izango dira erabiltzaile bakoitzeko.
Plataforma hau APILL eta Laudioko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren ondorio da, Rural Kutxaren lankidetzarekin. Honen helburua da saltokien digitalizazioa bultzatzea eta erosketak online egitea erabakitzen duten bezeroei salmentak erraztea.
Plataformak honako funtzionalitate hauek ditu:
- Laudioko merkataritza-eskaintzaren erakusleiho birtuala.
- Online salmenta.
- Logistika zentralizatua: aukera ematen dizu produktua zure etxean edo salmenta-gune fisikoan jasotzeko.
- Edukien eransketa erraza eta intuitiboa.
- Eskaintzak eta sustapenak.
Oinarriak kontsultatu hemen.