65 URTETIK GORAKOENTZAKO EROSKETA KARRUSELA!

65 URTETIK GORAKOENTZAKO EROSKETA KARRUSELA!

Adinak saria du! APILL-ek Laudion goiz batean kontsumitzeko 2.000€-ko erosketa txartel baten zozketa antolatzen du, baina aukera honetan 65 urtetik gorakoentzat.

Nork parte har dezake zozketan?

Erosketa Karrusela 65 urteko edo gehiagoko pertsonei zuzenduta dago, haien fideltasuna saritzeko. Kanpainan parte har dezakete Laudioko saltoki parte-hartzaileetan erosketak egiten dituzten bezero guztiek, adinaren baldintza betetzen badute.

Zer egin behar da zozketan parte hartzeko?

Oso erraza da, kanpainako saltoki parte-hartzaileetan gutxieneko 10 €-ko erosketa egin behar da 2022ko azaroaren 2tik 30era, bete datu pertsonalekin erosketarekin emango duten txartela eta sartu APILL-eko gutunontzian edo Udaletxean kokatutako kutxan. Oso inportantea da egindako erosketaren tiketa gordetzea, sariaren irabazlea izatekotan NANarekin aurkeztu beharko delako.

Kontsultatu hemen establezimendu parte-hartzaileak.

Zein saria zozketatzen da?

2022ko abenduaren 15eko goizean gastatzeko kanpainan parte hartzen duten saltokietan 2.000€-ko erosketa txartel bat (irabazlea ezin bada egun horretan joan, ordezkari bat izendatzeko aukera izango du).

Gainera, shopping goizean zehar, irabazlea saltokietatik ibiliko da animazioz lagunduta, erosketa tartea girotzeko.

Kontsultatu hemen zozketaren parte hartze oinarriak.

Lortu zure txartela eta parte hartu!

 

Laudioko Udalak babesten du.