EROSI LAUDIO BONO ETA AURREZTU ZURE EROSKETETAN

EROSI LAUDIO BONO ETA AURREZTU ZURE EROSKETETAN

APILL-ek Laudio Bono kanpaina berri bat jarriko du martxan martxoaren 15etik apirilaren 15era edo izakinak amaitu arte.

Bonuak erosketa egiten den unean bertan erosi eta trukatuko dira parte hartzen duten establezimenduetan. Gehienez bi bonu pertsonako eta saltoki bakoitzeko kontsumitu ahal dira, bonuak elkarren artean metatu ahal dira eta gehienez ere, bi bonu sartu ahal dira tiket bakoitzean.

Laudio Merkataritza Bonu bakoitzak 25 €-ko balioa du eta 20 €-ko kostua.

 

Parte-hartze oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen.

Saltoki parte-hartzaileak kontsultatzeko klikatu hemen.

 

Laudioko Udalak babestuta.