LAUDION EROSTEAK SARIA DU!

LAUDION EROSTEAK SARIA DU!

Erosketa Karrusela Laudiora itzultzen da! APILL-ek berriro kanpaina hau martxan jartzen du, Laudioko dendek zure fideltasuna saritzeko.

Maiatzan eta ekainean hiru zozketak egingo dira, non 2.000€-ko 3 erosketa txartel banatuko diren. Zozketen datak ondo apuntatu, irabazleen bat izateko aukera ez galtzeko:

  1. Zozketa: maiatzak 24
  2. Zozketa: ekainak 7
  3. Zozketa: ekainak 21

 Zer egin behar duzu zorionekoen bat izateko?

Oso erraza da, kanpainako saltoki parte-hartzaileetan gutxieneko 10€-ko erosketa egin behar duzu maiatzaren 9tik ekainaren 20ra, emango dizuten txartela bete ezazu zure datu pertsonalekin eta sar ezazu APILL-eko gutunontzian edo Udaletxean kokatutako kutxan. Zozketa bakoitzak kolore desberdinetako txartelak izango ditu. Kontsultatu hemen establezimendu parte-hartzaileak.

Eta irabazleen bat bazara, noiz trukatu beharko duzu zure txartela?

2.000€-ko erosketa txartelak trukatzeko hurrengo goizak ezarri dira (irabazleak berak data horietan joateko aukera ez badu ordezkari bat aipa dezake):

  1. Zozketarako: maiatzaren 30eko goiza
  2. Zozketarako: ekainaren 13ko goiza
  3. Zozketarako: ekainaren 27ko goiza

Gainera, irabazlea hainbat animatzailerekin batera joango da erosketak egiten dituen denboran zehar.

Zozketako parte-hartze oinarriak hemen kontsultatu.

Ez galdu aukera eta parte hartu!