LAUDION EROSTEAK SARIA DU!

LAUDION EROSTEAK SARIA DU!

Erosketa Karruselak gure bezeroen fideltasuna saritzen du berriro! APILL-ek kanpaina antolatzen du berriro 2021ean eta Laudioko saltoki parte-hartzaileetan erosketak egiten dituzten bezero guztiek parte har dezakete.

Irailean eta urrian 2.000 €-ko 3 erosketa txartel zozketatuko dira. Begiratu ondo zozketen datei, irabazleetako bat izan zaitezke:

  1. Zozketa: 2021eko irailak 24
  2. Zozketa: 2021eko urriak 8
  3. Zozketa: 2021eko urriak 22

 

Zer egin behar duzu zorionekoen bat izateko?

Oso erraza da, kanpainako saltoki parte-hartzaileetan gutxieneko 10 €-ko erosketa egin behar duzu 2021eko irailaren 13tik urriaren 21era, bete ezazu zure datu pertsonalekin emango dizuten txartela eta sar ezazu APILL-eko gutunontzian edo Udaletxean kokatutako kutxan. Zozketa bakoitzak kolore desberdinetako txartelak izango ditu. Kontsultatu hemen establezimendu parte-hartzaileak.

 

Eta irabazleen bat bazara, noiz trukatu beharko duzu zure txartela?

2.000 €-ko erosketa txartelak trukatzeko hurrengo goizak ezarri dira (irabazleak berak data horietan joateko aukera ez badu ordezkari bat aipa dezake):

  1. Zozketarako: 2021eko irailaren 30eko goiza
  2. Zozketarako: 2021eko urriaren 14ko goiza
  3. Zozketarako: 2021eko urriaren 28ko goiza

 

Horrez gain, shopping goizean, irabazleak saltokiak zeharkatuko ditu erosketa-tarte hau girotuko duten animatzaileekin batera.

Kontsultatu hemen zozketan parte-hartze oinarriak.

Lortu zure txartela eta parte hartu!

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babesten du.