“Laudio Merkataritza eta Aisia” ARGAZKI LEHIAKETA

“Laudio Merkataritza eta Aisia” ARGAZKI LEHIAKETA

APILL-etik Argazki Lehiaketa bat antolatzen dugu argazki irabazleak APILL 2026 Egutegiaren parte izan daitezen.

Irudien gaiak hauek izan daitezke: natura, etnografia, paisaia, ondarea, gizartea, ohiturak/tradizioak, jaiak, kultur eta kirol ekitaldiak edo Laudio eta Aiaraldeko beste edozein eremu.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta formatu digitalean entregatuko dira APILL-en. Klikatu hemen lehiaketaren oinarri guztiak ikusteko.

Argazkiak aurkezteko epea maiatzaren 19tik ekainaren 30era izango da (13:00ak arte).

Argazki guztien artean 12 irabazleak aukeratuko dira eta 800 € banatuko dira saritan:

  • 1. saria: 250 €-ko erosketa-balea
  • Aukeratutako beste 11 argazkiek 50 €-ko erosketa-balea eramango dute.

Animatu eta parte hartu “Laudio Merkataritza eta Aisia” Argazki Lehiaketan

Babeslea: Laudioko Udala.