
14 May LAUDIO BERRIKUSI APP-AREKIN 5 €-KO DESKONTU KUPOIAK
Udaberri honetan Laudion eros dezakezu beherapenekin Laudio Berrikusiri esker.
Maiatzaren 15etik ekainaren 10era edo izakinak amaitu arte, egin zure erosketak inskribatutako saltokietan eta trukatu deskontu-kupoia Laudio Berrikusi APP-aren bidez.
Zer egin horiek lortzeko eta nola trukatu?
- Laudio Berrikusi aplikazioa deskargatuta izatea.
- Erosketa egiteko saltoki fisikora hurbiltzea, kanpainan izena emanda egon behar du. Klikatu hemen parte hartzen duten saltokiak ikusteko.
- Nahi den saltokiaren kupoira sartu. Nola?:
- Home-n, “LB Klub/Nire kupoiak” sakatuz.
- Home-n, “Direktorioan”, nahi duzun saltokia bilatuz, kontsulta dezakezu “5 €-ko kupoiak” proposamena aktibatuta duen.
- Automatikoki eremua irekiko da, saltokiak adieraziko dizun kodearekin osatzeko.
- Kodea sartu ondoren, saltokiak kupoiaren balioa deskontatuko du erosketan, 5 €-ko balioarekin.
- 25 €-tik gorako erosketetarako bakarrik izango da baliozkoa.
- Erabiltzaile bakoitzak kupoi bakarra trukatu ahal izango du saltoki bakoitzeko.
- Ezin dira beste edozein bonu edo kupoirekin metatu.
Babeslea: Laudioko Udala