Abenduaren 14an, ostiralean, Laudioko merkataritzak Shopping Eguna ospatuko du. Erosketetan joateko egun berezi bat!

Abenduaren 14an, ostiralean, Laudioko merkataritzak Shopping Eguna ospatuko du. Erosketetan joateko egun berezi bat!

Gure dendek jarduera berriak eta bezeroentzat ustekabeak eskainiko dituzte. Laudioko kaleetatikmusika animazioa ere egongo da.

Gainera, egun horretan erosketak egiten dituzten bezeroen artean, komertzio parte-hartzaileetan gastatzeko erosketa kupoiak zozketatuko dira. Ez ahaztu zure zozketarako txartela eskatzea, gure irabazle bat izan zaitezke.

Shopping Egunaren denda parte-hartzaileak erraz ezagutuko dira, beren ateetan alfonbra gorri bat izango baitute, eta bakoitzaren ekintzak ezagutu nahi badituzu kontsultatu HEMEN.

Abenduaren 14an zure zain egongo gara Laudioko kaleetan.

Familia osoarekin egun berezi batez gozatzera gonbidatzen zaituztegu!