Olentzerok eta Maridomingik berriz ere umeei telefonoz deitzen diete

Olentzerok eta Maridomingik berriz ere umeei telefonoz deitzen diete

Gabonak hurbiltzen direnean, umeak ilusioz betetzen dira Olentzeron eta Maridomingin pentsatzen… zer eskatu, zer ekarriko du, gaiztoa izateak ikatza jasotzea dakar… Aurten berriro Olentzerok eta Maridomingik deitzeko aukera dagoenez, Laudioko umeek hori guztiari buruz telefonoz hitz egin ahal dute haiekin.

Parte hartzen duten establezimenduetan emango dizuten txartela bete besterik ez duzu egin behar. Ondoren, APILL-eko gutunontzian utzi beharko duzu (atariaren barruan, Zumalakarregi, 33 – 1. esk.) abenduaren 9tik 19ra. Hala, abenduaren 10etik 23ra Olentzerok eta Maridomingik haurrekin hitz egingo dute.

Babeslea: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila