Gabonetan, Olentzerok eta Maridomingik umeei deituko diete, inoiz baino ilusio handiagoarekin!

Gabonetan, Olentzerok eta Maridomingik umeei deituko diete, inoiz baino ilusio handiagoarekin!

Gure haurrek bizi duten urte berezi honetan, ezin ziren geratu Olentzerorekin eta Maridomingirekin hitz egin gabe. Hori dela eta, Gabon hauetan ere euren ilusioak kontatzeko aukera izango dute

Olentzerok eta Maridomingik etxeko txikiekin hitz egitea nahi baduzu, parte hartzen duten establezimenduetan eskura egongo den txartela jaso eta bete ezazu. Ondoren, APILL-eko gutunontzian utzi beharko duzu (atariaren barruan, Zumalakarregi, 33) abenduaren 9tik 19ra. Hala, abenduaren 10etik 23ra Olentzerok eta Maridomingik umeekin hitz egingo dute.

Babeslea: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila