Gabonetan, Olentzerok eta Maridomingik berriro ere etxera deituko dute!

Gabonetan, Olentzerok eta Maridomingik berriro ere etxera deituko dute!

Azken urteetako ohiturei jarraituz, Gabon hauetan ere Olentzerok eta Maridomingik Laudioko umeak telefonoz deituko dituzte haien eskaerak zuzenean entzuteko.

Olentzerok eta Maridomingik etxeko txikienekin hitz egitea eta aho zabalik uztea nahi baduzu, establezimendu parte-hartzaileetan eskura egongo den txartela jaso eta bete ezazu. Ondoren, APILL-eko gutunontzian utzi beharko duzu (atariaren barruan, Zumalakarregi, 33) abenduaren 9tik 19ra. Hala, abenduaren 10etik 23ra Olentzerok eta Maridomingik umeekin hitz egingo dute.