Irailean “Laudio Txartela”-rekin Laudioko ostalaritzan kontsumitzeko sarien zozketa

Irailean “Laudio Txartela”-rekin Laudioko ostalaritzan kontsumitzeko sarien zozketa

Irailaren 15etatik 30era Laudioko ostalaritza establezimenduetan kontsumitzeko ehunka sari lortu ahal izango dituzun kanpaina bueltatzen da.

“LaudioTxartela”-k Laudioko merkataritzarekin duzun fideltasuna berriro saritzen du. Laudioko atxikitako establezimenduetan zure erosketak honekin egiteagatik, 5 euroko balioa duten edariak eta bi lagunentzako otorduen zozketan parte hartzen duzu.

Egun hauetan arreta jarri erosketa tiketari. Zenbat eta gehiago erabili, sari gehiago lortu ahal izango dituzu.

Saria lortu baduzu, egin behar duzuna trukatzeko hau da:

  • Bi lagunentzako menuak: saria APILL-eko bulegoan hartu beharko duzu saritutako tiketa aurkeztuz (Zumalakarregi, 33 1. esk.) eta kanpainari atxikitako jatetxe batean trukatzeko txartela jasoko duzu.
  • 5 euroko edariak: zuzenean trukatuko dira parte hartzen duten lokaletan, erosketa tiketa entregatuz (edariaren zenbatekoa 5 eurokoa edo gehiagokoa izan beharko da).

Zu izan zaitezke irabazleetako bat!

Kanpaina honetan parte hartzen duten establezimenduak ikusteko, egin klik hemen.

Zure saria trukatzeko ostalaritza establezimenduak kontsultatzeko, egin klik hemen.

 

Sariak trukatzeko epea azaroaren 30ean bukatuko da.

Laguntzaileak: AENKOMER eta Nafarroako Rural Kutxa.