LAUDIOKO XIII. PINTXO LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

LAUDIOKO XIII. PINTXO LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

Lauri Barriak eta Kafe Iluntzek Laudioko XIII. Pintxo Lehiaketa honetako lehen sariak eskuratu dituzte, maiatzeko azken asteburuetan garatu dena.

 

Edizio berri honetan, APILL-ek “Dastatu Laudio / Saborea Llodio” esloganarekin Lehiaketa antolatu du. Laudioko Udalaren babesari esker izan da posible.

 

Lehiaketak, bai pintxo libreen kategorian, bai pintxo-barraren kategorian, sukaldari ospetsuek osatutako epaimahai profesional baten balorazio teknikoa izan du, baita beste epaimahai herrikoi bat ere, non bezeroek epaile lanak egin dituzten. Pintxoen maila handia nabarmendu nahi dugu, baita lehiaketa honek herritarren eta bisitarien artean izan duen harrera bikaina ere.

 

Sari banaketa asteazken arratsaldean, maiatzak 31, egin zen Lamuza Parkeko Kasinoan. Ekitaldian zehar, lehiaketaren irabazleen berri izan genuen, bai herri-balorazioarena, bai balorazio teknikoarena, eta irabazleei sariak banatu genizkien. Horrela geratu ziren emaitzak:

 

Pintxo barrarik onena balorazio teknikoan:

Lauri Barria

Pintxo librerik onena balorazio teknikoan:

  • Lauri Barria
  • Haitzulo Barri
  • Azoka Cocktail Bar

Pintxo barrarik onena herri-balorazioan:

Kafe Iluntze

Pintxo librerik onena herri-balorazioan:

  • Kafe Iluntze
  • Batzoki Laudio
  • Lauri Barria

 

Bozketa-kupoia behar bezala bete duten bezeroen artean zozketako sariei dagokienez, 250€-ko “Laudio Txartela”-ren irabazlea Asier Nuñez Fernandez izan da. Halaber, 25€-ko “Laudio Txartela”-ren 10 sari zozkatu dira, Rural Kutxak emandakoak.

 

Eta amaitzeko, Iñaki Moreno Gayol izan da 100€-ko erosketa txartela lortu duena, Laudio Berrikusi App-ra pintxoen tiketak igo dituzten bezero guztien artean zozketatuta.

 

Zorionak saridun guztiei!