LAUDIOKO XIV. PINTXO LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

LAUDIOKO XIV. PINTXO LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

Lauri Barriak, Haitzulo Barrik eta Arkupek lortu dituzte Laudioko XIV. Pintxo Lehiaketa honetako lehen sariak. Maiatzean egin da, eta “Dastatu Laudio/Saborea Llodio” esloganarekin jarraituz.

Lehiaketak epaimahai profesional batek abalatutako balorazio teknikoa izan du eta beste herrikoi bat, non bezeroek pintxorik eta barrarik onenari eman dioten botoa.

Sari banaketa asteazken arratsaldean, maiatzaren 22an egin zen Lamuza Parkeko Kasinoan. Ekitaldian zehar lehiaketaren irabazleak ezagutuz joan ziren, bai herri-balorazioarena, bai balorazio teknikoarena, eta irabazleei sariak banatu zitzaizkien. Emaitzak honela geratu ziren:

Pintxo barrarik onena balorazio teknikoan:

Arkupe

Pintxo librerik onena balorazio teknikoan:

  • Lauri Barria
  • Haitzulo Barri
  • Kafe Iluntze

Pintxo barrarik onena herri-balorazioan:

Lauri Barria

Pintxo librerik onena herri-balorazioan:

  • Haitzulo Barri
  • Lauri Barria
  • Kafe Iluntze

 

Bestalde, zozketa egin da bozketa-kupoia behar bezala bete duten bezeroen artean, eta Garazi Sanchez Gardeazabal izan da 250 €-ko “Laudio Txartela”-ren irabazlea,. Halaber, 25 €-ko “Laudio Txartela” ren 10 sari zozketatu dira, Rural Kutxak emandakoak.

Zorionak saridun guztiei!

 

Laudioko Udalak babesten du.