LAUDIOKO XV. PINTXO LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

LAUDIOKO XV. PINTXO LEHIAKETAKO SARI BANAKETA

Gaur arratsaldean, 18:00etan, Laudioko Pintxo Lehiaketaren edizio berriko sariak banatu dira Lamuza Parkeko Kasinoan. Bi asteburu bizi eta giro bikainekoak izan dira herrian, eta Laudio eta bertako gastronomia izan dira garaile nagusiak.

Pintxoen kalitateari bi asteburu hauetako eguraldi ona gehitu zaio eta lehiaketaren esloganak zioen bezala, herritarrek “Laudio dastatu dute”.

Epaimahai profesional batek eta herri epaimahai batek bermatutako balorazio teknikoa izan du lehiaketak, eta 400 lagun inguruk pintxo libre onenaren aldeko botoa eman dute.

Eta garaileez ari garela, Santa Luziako jatetxeak, Zure Ermualdeak, lehen saria lortu du bai balorazio herrikoian bai teknikoan. Zorionak!

Hauxe izan da lehiaketaren emaitza lehen hiru postuetan:

Balorazio teknikoan pintxo libre onena:

  1. Zura Ermualdea
  2. Ondua Jatetxea
  3. Lauri Barria

 Pintxo libre onena herri-balorazioan:

  1. Zura Ermualdea
  2. Azoka Cocktail bar
  3. Andaluziako etxea

Bestalde, gaur guztira 1.000 €-ko balioa duten hainbat sariren zozketa egin da bozketa-kupoia behar bezala bete duten bezeroen artean. Hauek dira sarituak:

  • Udalak emandako 300 €-ko erosketa-balea: J. L. Rey
  • 100 €-ko 5 erosketa-bale Laudion gastatzeko, Rural Kutxak emandakoa:
  1. Asier Núñez
  2. José Ramón Respaldiza Velasco
  3. Montserrat González Barredo
  4. Elena Urquijo Beamonte
  5. José Mª Gómez
  • 100 €-ko opari-bono-bidaia Arabako Bidaiak emandakoa: Txaber Ordeñana Azaola
  • Dominio Berzal upategiko 3 botila bereziren lotea, Bebidas Serranok utzitakoa: Montserrat Gallo Sánchez

 

Zorionak saridun guztiei!

 

Laudioko Udalak babesten du.