Gabon hauetan ere Olentzerok eta Maridomingik haurrei telefonoz deitzen diete!

Gabon hauetan ere Olentzerok eta Maridomingik haurrei telefonoz deitzen diete!

Gabonak hurbiltzen dira eta txikitxoekin ilusioz betetzen dira Olentzeron eta Maridomingin pentsatzen… zer eskatu diete?, zer ekarriko diete?… eta aurten ere haiekin telefonoz hitz egiteko aukera dute.

Parte hartzen duten establezimenduetan emango dizuten txartela bete besterik ez duzu egin behar. Ondoren, APILL-eko gutunontzian utzi beharko duzu (atariaren barruan, Zumalakarregi, 33 – 1. esk.) abenduaren 9tik 19ra. Hala, abenduaren 10etik 23ra Olentzerok eta Maridomingik umeekin unetxo batez hitz egingo dute.

 

Babeslea: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila